Laburpena
Gazteriaren Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panoramika bildumari ekin zion 2007. urtean, Euskadin bizi diren gazteen egoerari buruzko oinarrizko datu estatistikoak aldian behin bilduko dituen argitalpena edukitzeko beharrari erantzuteko. Bildumako lehen txostenean adierazitako moduan, bilduma euskal gizarteari gazteen adierazle sozial, demografiko eta ekonomiko nagusiak aldian behin ezagutarazteko xedearekin sortu zen eta, horrela, Gazteriaren Euskal Behatokiaren eginkizun nagusietako bat betetzeko, hau da, Euskadin gazteriaren errealitateari buruzko zuzeneko, nahiz zeharkako informazioa biltzea eta zabaltzea. Hortaz, txosten honen xedea gazte euskaldunen egoera hainbat ikuspegitatik -demografia, hezkuntza, lana, ekonomia...- deskribatu eta aztertzea da eta askotariko alorrak edo gaiak kontuan hartzea, hala nola emantzipazioa, etxebizitza, osasuna, aisia, kultura eta kirola, eta baita gazteen balioak eta jarrerak ere. Horrekin guztiarekin, gazteei eragiten dieten eta gizartean duten egoera definitzen duten alderdi nagusien eta etorkizuneko itxaropenen diagnosi nabarmenki kuantitatiboa egin nahi da, eskuragarri dauden iturri estatistiko nagusietatik bildutako oinarrizko adierazleetan oinarrituta.