Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Gizarte eta ekonomia bazterketa egoeran dauden pertsonen artean kirola sustatzea: jardunbiderako printzipioak eta praktika onak

SIIS-Centro de Documentación y Estudios, Promoción del deporte en colectivos en situación de exclusión socioeconómica: principios de actuación y buenas prácticas = Gizarte eta ekonomia bazterketa egoeran dauden pertsonen artean kirola sustatzea: jardunbiderako printzipioak eta praktika onak, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018, 187 p.

Laburpena

Gipuzkoako gaur egungo Plan Estrategikoan planteatu diren erronketako biri erantzun nahirik (alde batetik, jarduera fisikoak bzintaleen artean % 5 gora egitea1 eta, beste alde batetik, Gipuzkoa berdintasun eta gizarte kohesiorako politiken erreferente bihurtzea), jarduera fisiko eta kirolaren sustapenean zuzentasun ikuspegi hau txertatzeko helburua duten hainbat politika jarri ditu martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017. urterako. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak Eguia-Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroari egin dion enkargua testuinguru honen barruan txertatzen da, gizarte eta ekonomia bazterketa egoeran dauden gizataldeen artean jarduera fisikoa sustatzera bideraturiko printzipio eta esperientziei buruzko berrikuspen bat nazioarte mailan egitea izanik helburua. Aipatu eskaerari erantzun bat eman nahi dion honako dokumentu honek ondoko helburuak bilatzen ditu: gizarte eta ekonomia kalteberatasun egoeran dauden gizataldeetan jarduera fisikoa zein faktorek baldintzatzen duten jakitea; baztertze egoeran dauden gizataldeetan jarduera fisikoa sustatzeko orduan zer nolako jarduketa-printzipioak aplikatzen diren jasotzea, praxi ona eta txarra laguntzen duten elementuak zehaztuz; nazioartean zein ekimen mota garatzen ari diren jakitea eta bazterketa egoeran dauden gizataldeen artean jarduera fisikoa sustatzeko jardunbide egokiak deskribatzea.