Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.

Adikzioen prebentzioa. Esku-hartzeen eraginkortasunari buruzko ezagutzaren berrikustea

SIIS-Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Adikzioen prebentzioa. Esku-hartzeen eraginkortasunari buruzko ezagutzaren berrikustea = Prevención de las adicciones. Revisión del conocimiento disponible sobre efectividad de las intervenciones. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2023, 89 or.

Laburpena

Dokumentu honek adikzioen prebentzioaren arloan egindako esku-hartzeen eraginkortasunari buruz eskura dagoen ezagutza berrikusten du, eraginkortasun handieneko estrategiak identifikatzeko eta, hartara, prebentzio-politikak garatzeko jarraibide erabilgarriak eskaintzeko. Horretarako, nazioartean garrantzi handiena duen literatura zientifikoa berrikusi da, eta gai horretan erreferentzia diren erakundeen web atariak kontsultatu dira, batez ere, Drogaren eta Toxikomanien Europako Behatokia, Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoa eta Drogei buruzko Plan Nazionala. Aukeratutako dokumentazioa adikzioei aurrea hartzeko esku-hartzeetan —substantziarik gabeko adikzioak barne— eta haurren, nerabeen eta gazteen kasuan kontsumoa hasteko arriskua murrizteko esku-hartzeetan oinarritzen da. Azkenik, 98 dokumentu aukeratu dira, bibliografiaren atalean kontsulta daitezkeenak.